ZER DA SHIITAKE-A?

SHIITAKE-A?

Shiitake-a «Lentinula edodes» espezie exotikoa da, Asiako ekialdeko herrialdeetan landua, duela mende batzuetatik. Japonian duen izena “Shii zuhaitzaren perretxikoa” gisa itzul daiteke eta Txinan “perretxiko gozo” edo “perretxiko usaintsu” gisa.

Shiitake oso perretxiko zaporetsua da, gazi-gozokoa. Kolore aldakorra dauka, okre eta gorrixka artean. Haragia, aldiz, zurixka da. Usain berezia dauka, eta ez du hemen daukagun barietateetako baten antzik.

Shiitake-ren kontsumoa funtsezko nutrienteen eta aminoazidoen iturri ona da,  proteina, karbohidrato, bitamina eta mineral ugari baitu. Oso koipe gutxi du, eta elikadura-zuntz asko.

Antzinako Txinan, medikuek onddo horren boterea ezagutzen zuten, eta osasuna indartzeko erabiltzen zuten. Bizitza-luzetasuna ematen zuen, sistema immunologikoa babestuz, eta arazo gastrointestinalak, hepatikoak, zirkulatorioak, hotzeriak eta gripeak prebenituz.

Bere propietate batzuk ikertzen ari dira oraindik. Hala ere, erabat frogatuta daude gure organismoaren immunologia- edo defentsa-sistemaren ezaugarri estimulatzaile zabalak:

  • Odoleko azukre-maila behera egiten du, eta, beraz, ezin hobea da diabetesa duten pertsonentzat.
  • Zirkulazio-arazoak prebenitzen ditu
  • XXXXXX
  • Kolesterol-maila jaisten du, gibelean kolesterolaren metabolismoa bizkortuz eta LDL kolesterola (“txarra”) HDL formara (“ona”) bihurtuz, eritadenina-ren eraginez.
  • Presio arteriala gutxitzen du.
  • Nekea eta estresa saihesten du.
  • Neke Kroniko Sindromearen sintomak arintzen ditu.
  • Immunitate-sistema estimulatzen du, interferonezko organismoaren ekoizpena handituz.
  • Agente erabilgarria da minbizia prebenitzeko, A, E, C bitaminengatik eta selenio eta Lentinusagatik.
  • Arnas gaixotasunak, gripeak eta hotzeriak prebenitzen ditu.
  • Esteetako arazoak hobetzen eta idorreria erregulatzen laguntzen du, zuntz kantitate handia duelako.

PRODUKTU AUKERATUA , NEKAZARITZA ORGANIKOA

JARRI GURAREKIN HARREMANETAN