Autolaborantza kitak
Gozatu zure shiitake-a lantzeko esperientzia bereziaz. Modu errazean etxean bertan lortu ahal izango duzu.
1-Atera substratu-paketea poltsatik. (Kontuz, tantaka egin daiteke)
2-
Plater batean jarri giro egokian, hau da:
- % 80-%90eko hezetasuna. Hori lor daiteke egunean 2 edo 3 aldiz ura lainoztatuz, tantak egitea saihestuz. Ingurune lehorragoetan, komeni da negutegi txiki bat eraikitzea, adibidez, plastikozko poltsa edo kaxa handi zulatu batekin, hezetasuna mantentzen laguntzeko.
- 14º eta 18º arteko tenperatura, gutxi gorabehera.
- Gutxieneko argitasun bat ziurtatzea (5 eta 8 ordu arteko argi naturala edo artifiziala). Ez jarri zuzenean eguzkitan.
- Aire-korronteak saihestu.
3- 5-7 egun pasa ondoren lehen perretxikoak agertuko dira. Tamaina ezin hobea izaten dutenean, oinetik moztu behar dira, substratua atera gabe.
4- Ekoizpena amaitutakoan, substratu-paketea lehortzen utzi behar da, gutxienez 15 egunez.
5- Beste ekoizpen bat hasteko, substratu-paketea uretan sartu 24 orduz.
6- Atera uretatik, utzi pixka bat xukatzen eta errepikatu prozesu guztia.
7- Kit honekin 3 edo 4 ekoizpen lor ditzakegu. Lehena da ugariena.
8- Substratu-paketea agortu eta gero, hondakin organikoen edukiontzian utzi, lorategian lurperatu edo konpostatu.
CONTACTA CON NOSOTROS
- BºPaul-Delika-Araba
- 652 749 700
- shiitake@delika2.com
