SHIITAKE-RI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO AURKITU
SHIITAKE-RI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO AURKITU
Shiitake oso perretxiko zaporetsua da, gazi-gozokoa. Kolore aldakorra dauka, okre eta gorrixka artean. Haragia, aldiz, zurixka da. Usain berezia dauka, eta ez du hemen daukagun barietateetako baten antzik.
Shiitake-ren kontsumoa funtsezko nutrienteen eta aminoazidoen iturri ona da, proteina, karbohidrato, bitamina eta mineral ugari baitu. Oso koipe gutxi du, eta elikadura-zuntz asko.
Antzinako Txinan, medikuek onddo horren boterea ezagutzen zuten, eta osasuna indartzeko erabiltzen zuten. Bizitza-luzetasuna ematen zuen, sistema immunologikoa babestuz, eta arazo gastrointestinalak, hepatikoak, zirkulatorioak, hotzeriak eta gripeak prebenituz.
Bere propietate batzuk ikertzen ari dira oraindik. Hala ere, erabat frogatuta daude gure organismoaren immunologia- edo defentsa-sistemaren ezaugarri estimulatzaile zabalak:
- Odoleko azukre-maila behera egiten du, eta, beraz, ezin hobea da diabetesa duten pertsonentzat.
- Zirkulazio-arazoak prebenitzen ditu
- XXXXXX
- Kolesterol-maila jaisten du, gibelean kolesterolaren metabolismoa bizkortuz eta LDL kolesterola (“txarra”) HDL formara (“ona”) bihurtuz, eritadenina-ren eraginez.
- Presio arteriala gutxitzen du.
- Nekea eta estresa saihesten du.
- Neke Kroniko Sindromearen sintomak arintzen ditu.
- Immunitate-sistema estimulatzen du, interferonezko organismoaren ekoizpena handituz.
- Agente erabilgarria da minbizia prebenitzeko, A, E, C bitaminengatik eta selenio eta Lentinusagatik.
- Arnas gaixotasunak, gripeak eta hotzeriak prebenitzen ditu.
- Esteetako arazoak hobetzen eta idorreria erregulatzen laguntzen du, zuntz kantitate handia duelako.
JARRI GURAREKIN HARREMANETAN
- BºPaul-Delika-Araba
- 652 749 700
- shiitake@delika2.com
